XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

f) Autonomi Elkartean herritarrak babestu eta laguntzeko zereginak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetzan aritzea, hauen helburuak lortzeko egokiak izan daitezkeen ekintzak, heziketa eta zabalkunde alorrekoak, sustatu eta burutuz.

g) Euskal Herriko Poliziako funtzionarientzat, hezitzeko eta infomazioa emateko izango diren aldian-aldiko argitalpenak gertatzea eta, orohar, Euskal Herriko Poliziako funtzionariak profesional mailan kualifikatzeko ekintzak egitea, beren zereginak betetzeak kasu bakoitzean eskatzen duen ezagupen eta espezializazioa emango zaielarik.

h) Lege honek izenda diezazkion edo beste lege nahiz manuek aitor diezazkioten gainerakoak.

2. Euskal Herriko Polizi-Ikastegiak, hala eskatzen dioten toki-erakundeen heziketa-zentruen gain utz dezakete haien menpeko Polizia Kidegoetako eskala eta kategorietara sartu aurretik egin beharreko heziketa-ikastaroen eta praktikaldien antolakuntza eta burutzapena.

3. Euskal Herriko Polizi-Ikastegia segurtasun-alorrean arduradun diren organoekin lankidetzan arituko da, Herrizaingo Sailak ematen dituen artezpide orokorrak jarraituz.

8. atala.- 1. Honako hauek izango dira Kontseilu Araupetzaileko kide: